 Krisia.  Pil-pilean  dagoen  hitza,  eta  berari  lotuta  hain  ulergaitzak  egiten  zaizkigun  hainbat  eta  hainbat  hitz  potolo,  hau  da:  arrisku  prima,  birkapitalizazioa,  sor  publikoa  etabar.  Benetako  zailtasunak  baditugu  nagusiok  berba  hauek  ulertzerakoan,  nolako  nahasmena  pilatuko  ez  zaizkie  gure  adingakoei  hauelakoak  entzuterakoan.
Krisia.  Pil-pilean  dagoen  hitza,  eta  berari  lotuta  hain  ulergaitzak  egiten  zaizkigun  hainbat  eta  hainbat  hitz  potolo,  hau  da:  arrisku  prima,  birkapitalizazioa,  sor  publikoa  etabar.  Benetako  zailtasunak  baditugu  nagusiok  berba  hauek  ulertzerakoan,  nolako  nahasmena  pilatuko  ez  zaizkie  gure  adingakoei  hauelakoak  entzuterakoan.
Kontuak kontu, gure gizartea bizitzen ari den egoera erabat latza da, zalantzarik gabe. Gehitzen ari den langabezi geldiezin honek beldurra dakar hainbat familiatara, askok hile bukaerara iristeko ezbaidaukate. Batetik, gurasoek han eta hemen dira lana bilatu nahirik eta bestetik txiki eta gazteak egoera ezengonkor horren lekuko. Adibidez, Unifezen ikerketa baten arabera, 2,2 milloi adingabe omen dira pobrezia egoeran bizi direnak Espanian egoera ekonomiko honen eraginez. Izugarria.
Baina era honetako datuen gibelean istorio pertsonalak daude. Egun batzuk direla, 16 urteko neska batek deitu zigun zerbitzura. Aspalditik lanik gabe duen aita eta 7 urteko ahizpa txikiarekin bizi da bera. Diru sarrerarik gabe, aitak etxetik kanpo orduak ematen ditu nolabaiteko lanen baten bila, eta gure deilaria bitartean txikiaren arduradun bihurtu da. Inguruan ez dauka inor erantzukizun horretan esku bat botatzeko moduan, eta guztiz akiturik dago lagunarteko bizitzarik egiteko aukerarik ez daukalako.
Adi entzun genion, barrua hustu zezan eta baita baloratu ere egiten ari zen lana. Nola ez bada, bere desioak ere aintzat hartu genizkion. Azkenik bion artean aztertu genituen izan litzakeen laguntza iturri batzuk, eta baita kontaktuan jarri ere aisialdiko talde batzuekin, bere ahizpa eraman zezan noizbehinka denbora libreko ekintza egokietara.
Argi gelditzen den bezala, gaztetxoek ere pairatzen dute krisiaren ezbeharrak, eta nahiz eta etxekook etxekoen babeslari nagusiak izan behar garen, nerabeek bai izaten dute beraien espazioaren beharra. Ulertzekoa.
 
					