Agur bero bat blog jarraitzaile guztiei!
Gaurkoan, 116111 zenbakitik heldu zaigun istorio erreal bat elkarbanatuko dugu zuekin.
Bakoitzak bere irakaspena atera dadila, baina azpimarratu nahi dugun lehen gauza, Adiskidetasunaren garrantzia da. Zorte handia daukate arduratzen diren lagun taldea duten horiek!! Hori delako adiskidetasuna; momentu onetan elkarrekin gozatu eta, txarretan, ondoan izan, elkar lagundu, gaizki sentitzen denak ez badu laguntza beharrik ikusten ere.
Zenbaitetan lagun on batek arazoak izaten ditu eta ez da egoerataz jabetzen. Zeuk Esan-en ez dugu inor larritu nahi, baina badira, ordea, arriskutsuak diren egoera batzuk, bizitza bera ere arriskuan jar ditzaketenak. “Adiskidetasuna eta ardura” irakurtzen jarraitu