Ez baduzu deitu inoiz ez “ cuentapenas”en telefonora ez zara izan umea”

-Jajaja.benetan ez duzula inoiz deitu 116111ra txantxetan??

Egia da bai, Euskadiko adingabe askok noizbait deitu dutela Zeuk Esan zerbitzura txantxetan; linea betetzen  beste batzuentzan. Baina askoz gehiagok zalantzaren bat edo beste izanda, . arazoren bat konpartitu behar izan dutenean, nora joan jakin ez dutenean, ikastetxean edota lagunekin  arazo bat izan eta gero, etxeko harremanekin kezkatuak daudenean, etabar, deitu digute.

Baita heldu askok ere. Besteak beste, gurasoak edota adingabeekin harremanak edo ezagutza  duten persona kexkatuak ere izan ditugu deilari.

Zerbitzua dohakoa eta anonimoa da.  Psikologia eta gizarte zerbitzuetako profesionalak kudeatzen dute, eguneroko bizitzan sortzen diren zalantzetarako informazioa, eta aholkularitza emanez.

Zertan ari garen zehatz mehatz? Besteak beste, honako kontuetan aritzen gara: Berdinen arteko arazoak bideratzen ditugu, eskolan sortzen diren erlazio arazoetan ere saiatzen gara laguntza ematen, etxeko harremanetako iskanbiletan, babesgabeziaren zalantzen harira, etabar luzea.

Egoera larriak sumatzen ditugunean, dagokion erakundeetara jotzen dugu. Guretzak familia, hezkuntza zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak , besteak beste, auzo lana egiteko asmotan, bide lagunak ditugu.

Ordutegi zabala daukagu. Lan egunetan goizeko 9etatik gaueko 9ak arte. Eta asteburuetan eta jai egunetan, goizeko 12etatik arratsaldeko 8ak arte.

Kontutan har ezazu!! Adingabekoa bazara edo adingabeko batekin kezkatua bazaude, edo zalantzaren bat badaukazu,  116111era deitu!!!

Beste aldean gauden profesionalok entzungo zaitugu, ondo ederto!!!

Zeuk esan…..egun on!!!

 

Ezagutzen al duzu Zeuk Esan?

Badakizu zer garen? Hau da zuentzako dugun galdera… Zein animatzen da azaltzen?
Telefonoa da… baina badakizu zenbakia? Sare sozialetan gaude… zeinetan? Batzuetan “Cuentapenas” deitzen digute… badakizu zergatik? Bideo batzuk egin ditugu, eta haietan azaltzen dira gure zerbitzuaren ezaugarriak…

Hau da: norbaiti azaldu beharko bazenio zer den Zeuk Esan… Nola egingo zenuke?

Facebooken ebentoa

Tuentien ebentoa

“Cuentapenas”-ak

–    Kaixo! ¿Es el Cuentapenas?
–    Ez, hemen ez dugu penarik kontatzen, baina nahi baduzu entzuteko prest gaude.

Egia esan behar badizugu, 116111 Telefonoan gaudenok, ez dakigu nola sortu den “Cuetapenas”deitzearen kontu xelebre hau. Ez dakigu talde konkretu baten gauza den, edo hainbat tokitara zabalduta dagoen horrela deitzearena. Kontuak kontu, nahiko sinpatikoa iruditzen zaigu.

Horrela ezagutzen gaituztenek, nonbait, islatzen dute nola ulertzen duten gure lana. Egia da bai, arazoak etabar entzutea dela gure lan honen zati nabarienetako bat. Ez da samurra eginkizun hau; nork entzun nekez izaten baitugu.

Maiek badute gai honi buruzko istorio polit bat. Kaixa edo saku txiki batetan gordeta edukitzen dituzten, egurrez eginiko eta kotoiz  jantzitako, panpinak dira hemen kontatuko dizugun pasarte goxo honen protagonistak.

“Tristuraz goibelduta zaudenean, har ezazu panpintxo bat eskuetan eta konta iezaioazu barruan gordeta dituzun sekretu horiek. Gerora, den dena kontatu ostean, burko azpian gordeko duzu zure lagun berria hori. Goizean, izartzerakoan, barrua garden sentituko duzu, eta zure barru-iluntasuna oroitzapen txar bat baino ez da izango. Den dena, papin hauen magiagatik”. Ba al dakizu nola deitzen diren panpin hauek: “Cuentapenas”-ak

Ipuin honen berri izan genuenean, zalantzak sortu zitzaizkigun mexikarrak izango ote zirelakoan gure deilariak. Jejeje!!.Azken finean, panpin horien lanak eta gureak badute zerikusia, hau da: kezkak entzun, eta posible den neurrian, lasaitze bidean lagundu.

Neska-mutilok, “Cuentapenasak” hemen gaituzue esku bat botatzeko prest. Bitartean, Bejoin deizuela!!!

Txantxa telefonikoa

  • Hor garbitzen ahal dira arropak?
  • Ez bada
  • Zikin ahalakoak!!

La Broma Telefónica

  • Bai, pizza bat nahiko nuke eskatu: txanpinoa, gazta eta urdaiazpikoarekin

———————————————-

Etabar, etabar etabar luze bat!!! Bai denetarik!! Txantxak egiteko grinarekin ere sarritan deitzen digute 116111 telefonora.

Bagenekian hasi aurretik, zeren honelako txantxa betidanik izan dira, eta gu ere izan ginen parte gazteago ginela.

Horietatik askotxo baliagarri bihurtzen dira azkenik. Inoiz berba egin ahala, oker hasi dena gustuko elkarrizketa gauzatzen baita, bai guretzako eta baita deitu duenarentzako ere.

Inoiz gertatu izan zaigu adarjotzen ibili dena, egun batzuren buruan bueltan ari zaigula kezkatzen zaion zerbaiti buruz galdezka, jakin badakitelako  belarría fin-fin ipintzen badakigula.

Nerabeek taldearen babesean egiten dituzte honelako bromak. Deilariek badakite esku-zapalak prest edukiko dutela alboko taldekideek, txaloaren txaloz giroa berotuz eta gureganako atrebentziak pilpitzeko desioz. Horrela inoiz tokatu izan zaigu gustu txarreko adarjotzeak jasatzea, baita ere.

Prestu izando gaituzte gazteek, beraien txantxen eskutuan altxor bitxiak sortzen baitira inoiz.

Lagun ona

La Buena AmigaGaur jaso dugu bene-benetako dei zoragarria bat, hainbat txatxaren bitartean.

Hamalau urteko neska bat izan da gure 116111 telefono zenbakia markatu duena. Kezkatuta agertu zaigu bere lagun baten arazoak direla eta. Antza lagun horrek ez du ea ezer jaten; erabat ahul eta argal dago aspaldi, baina bere burua lodi ikusten du. Gure deilariak uste du bere laguna anorexiaz jota egon daitekeela.

Biak doaz ikastetxe batera eta bertako irakaslegoa arduratuta dago lagunagatik. Egin behar den modura, ipini dira harremanetan neskaren gurasoekin eta ematen du laster sendagilearengana eramango dutela laguntza emateko.

Baina gure deilaria zerbait gehiago egin beharrean dago eta ez daki zer. Esan diogu nahiko egiten dagoela eta lagunaren ondoan egotea dela  egin dezaken gauzarik hoberena. Gurasoek eta sendagileek emango diote behar duen babesa eta laguntza,baina lagun baten berotasuna ezinbestekoa egingo zaio trantze horretan.

Gure laguntza izango du deilari honek nahi duen guztirako. Honelako gazteak zaindu beharrak daude eta. Horregatik ba, pozik gaude honelako deia pozgarriak baitira.

Ongi etorriak izan Zeuk Esan-Blog berrira

Gaur estreinatzen dugu zuokin kontaktuan egoteko aproposa izango den atal berri bat.

Era askotako arazoei aurre egiterako orduan gurekin konta dezakezue. Lehenengo aldia dela eta agian izan ditzakezue zalantzak, baita ikasketetan gorabeherak ere, edota harremanetan mokoka ari bazarete, hemen gaituzue gure ikuspuntua emateko prest. Era guztietako bizipenak norekin hizketatzerik ez badituzue, hemen gaude mintzalagun, argibideak asmatzeko ekinean.

Gure telefono zenbakia 116111 da, eta ahal diguzue deitu 9-etatik 21-era, astelehenetik ostiralera bitartean. Zapatu, domeka eta jai-egunetan berriz, 12-etatik 22-rarte telefonoaren atzealdean egongo gara adi, zure deiaren zain. Baina hor ez da amaitzen dena, zeren Kontsultetarako Gutunontzia ere badugu, gure web orrian. Bertan mota askotako galdera egin ditzakezue, zuen iritziak eman edo bitxikeriak partekatu, besteak beste.

Blog berri honen plazaratzeak ez du nahi esan telefonoa alde batetara utziko dugunik. Hoberena berba egitea da, baina idatzizko testuak noizbehinka irakurtzea ere ondo etortzen da, eta ikasteko beste modu osagarri bat da. Bertan zuen iritziak komentatzeko aukera duzue eta baita zuek dituzuen idatziak eskaini ere; egokiak izanik bertan atxikitzeko prest gaude eta.

Dei asko jasotzen ari garenez, uste dugu dotorea litzatekeela dei horiek idaztea blogean. Horrela berta-bertatik guregana heltzen diren deien berri izango duzue; hori bai, deien autoreen berri eman gabe, zeren anonimatua mantendu egingo da beti.

Era berean, blogean egingo ditugun sarrera guztiak, aldi berean gure sare sozialetan ageriko dira; hau da: Tuenti, Facebook eta Twitter-en
Ongi etorriak izan berriro eta laster arte!!!!!