Rollo onez sare sozialetan

Logo de TuentiSare sozialak pilpilean ditugu!!!. Primeran daude: lagunekin txateatu, koadrilako argazkiak igo, ebentoak sortu, gauza askori buruzko informazioa lortzeko eta etabar luze bat, dudarik gabe!!

Tamalez sare sozialetan, kalean zein institutoan gertatzen diren bezala, ezbeharrak ere ematen dira noizbehinka. Hor ditugu Tuenti edo Facebook erabiliz, ezagun eta eskolakideen artean ospea hartzen ari diren erasoak.

116111 telefonoan tokatu izan zaigu honelako dei batzuk jasotzea. Irainak, mehatxuak eta umiliazioak, besteak beste, pairatu ostean gehienek ez dakite zer egin. Horrelakoetarako gaur emango dizkizuegu aholku baliogarri batzuk.

Lehenik oinarrizkoa den kontu bat, baina zoritxarrez sarritan ahazten duguna, hau da: Offline zaudenean argitaratzen ez dituzun edukiak, ez itzazu argitaratu  online zaudenean. Argiago esanda: kaletik ez zoaz edozeini zure argazki eta intimitateak erakusten, ezta? Ba zergatik egiten duzu kontrakoa Tuientin?????

“Edozeini”, bai…horrela da eta!!!! Batzuetan aluzinatuta geratzen gara ikustean batzuek zenbat lagun dituzten  bere perfilean: 400, 500 lagun edo gehiago kasu batzuetan (Tuentiaz ari gara, jakin badakigulako gehien erabiltzen dituzuen sare dela). Zu horietariko bat bazara, zihur zaude denak ezagutzen dituzula?, eta seguru zaude 500 lagun horienek fidagarriak direla?.

Aholku bat txikito/a: Aukeratu ongi zure sarean izan behar dituzun lagunak.

Orain sar gaitezen zibererasoaz hitz egitera. Norbaitek bidaltzen badizu irainak, mehatxuak edo burlak, ondoren ipintzen dizkizudan urratsak kontuan izan:

1-    Lehenengo eta behin, informatu gurasoei. Beraiek lagunduko dizute ondorengo akzioetan: Ezabatu, blokeatu, salatu. Hauek botoiak perfilaren azpian daude.

a.    Ezabatu: Sar zaietez ezabatu nahi duzun perfilean. Klikatu “ezabatu” Zer lortzen dugu? Betirako lagun izateari utzi. Ondoren “pribazitatea” aldatu, lagunen lagunek ez ditzaten ikusi zure edukiak.

b.    Blokeatu: Klik eginten baduzu botoi honetan, besteak ezin izando zaitu ikusi, ezta bilatu ere Eta zuk bera ere ez!!

c.     : Tuentiko kudeatzaileekin kontaktoak jartzen zara bide hau hartuz gero.Onartu behar dituzu sare honenerabiltzailearen baldintzak(irakurri astiro zure gurasoen laguntzaz). Ondoren, Tuentiko arduradunek ikertuko dute salaketa. Beraiekin harrematen ipintzeko, ondorengo helbide elektronilo ere erabil dezakezu: soporte@tuenti.com

Agian txapa pixkat izan da esandako guztia, baina baliogarria era berean. Dena dela, link berri hau uzten dizut Segurtasuna Web 2.0n. Bertan aurkituko duzu erantzun guztiak, goza dezazun sare sozialen kontu honekin arriskurik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude