-Jajaja.benetan ez duzula inoiz deitu 116111ra txantxetan??
Egia da bai, Euskadiko adingabe askok noizbait deitu dutela Zeuk Esan zerbitzura txantxetan; linea betetzen beste batzuentzan. Baina askoz gehiagok zalantzaren bat edo beste izanda, . arazoren bat konpartitu behar izan dutenean, nora joan jakin ez dutenean, ikastetxean edota lagunekin arazo bat izan eta gero, etxeko harremanekin kezkatuak daudenean, etabar, deitu digute.
Baita heldu askok ere. Besteak beste, gurasoak edota adingabeekin harremanak edo ezagutza duten persona kexkatuak ere izan ditugu deilari.
Zerbitzua dohakoa eta anonimoa da. Psikologia eta gizarte zerbitzuetako profesionalak kudeatzen dute, eguneroko bizitzan sortzen diren zalantzetarako informazioa, eta aholkularitza emanez.
Zertan ari garen zehatz mehatz? Besteak beste, honako kontuetan aritzen gara: Berdinen arteko arazoak bideratzen ditugu, eskolan sortzen diren erlazio arazoetan ere saiatzen gara laguntza ematen, etxeko harremanetako iskanbiletan, babesgabeziaren zalantzen harira, etabar luzea.
Egoera larriak sumatzen ditugunean, dagokion erakundeetara jotzen dugu. Guretzak familia, hezkuntza zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak , besteak beste, auzo lana egiteko asmotan, bide lagunak ditugu.
Ordutegi zabala daukagu. Lan egunetan goizeko 9etatik gaueko 9ak arte. Eta asteburuetan eta jai egunetan, goizeko 12etatik arratsaldeko 8ak arte.
Kontutan har ezazu!! Adingabekoa bazara edo adingabeko batekin kezkatua bazaude, edo zalantzaren bat badaukazu, 116111era deitu!!!
Beste aldean gauden profesionalok entzungo zaitugu, ondo ederto!!!
Zeuk esan…..egun on!!!