Heriotzaz mintzatuz bai?

Sarritan esan dizuegu bidaltzeko zuen idatziak, gure blogean nahi baldin badituzue agertzea.

Ondorengoa 16 urteko neska batena da. Sinadura barik doa, gurea zerbitzu konfidentziala delako. Heriotzari buruz eta gai horrek ukitzen dizkion sentipenei buruzko hausnarketa sakona egiten du bertan gure idazle gazteak.

Besteak beste, esaten digu gaur egunean nekez hitz egiten dela etxeetan heriotzaz, eta berak uste duela egin beharko litzatekeela bizitzaren zatia delako. Ea gustatzen zaizuen bada!!

“Gaur biraka daukat buruan heriotzaren kontua. Uste dut hainbat gaien inguruan ez gaudela batere prestatuak. “Heriotzaz mintzatuz bai?” irakurtzen jarraitu

Lagun ona

Gaur jaso dugu bene-benetako dei zoragarria bat, hainbat txatxaren bitartean.

Hamalau urteko neska bat izan da gure 116111 telefono zenbakia markatu duena. Kezkatuta agertu zaigu bere lagun baten arazoak direla eta. Antza lagun horrek ez du ea ezer jaten; erabat ahul eta argal dago aspaldi, baina bere burua lodi ikusten du. Gure deilariak uste du bere laguna anorexiaz jota egon daitekeela.

Biak doaz ikastetxe batera eta bertako irakaslegoa arduratuta dago lagunagatik. Egin behar den modura, ipini dira harremanetan neskaren gurasoekin eta ematen du laster sendagilearengana eramango dutela laguntza emateko.

Baina gure deilaria zerbait gehiago egin beharrean dago eta ez daki zer. Esan diogu nahiko egiten dagoela eta lagunaren ondoan egotea dela egin dezaken gauzarik hoberena. Gurasoek eta sendagileek emango diote behar duen babesa eta laguntza,baina lagun baten berotasuna ezinbestekoa egingo zaio trantze horretan.

Gure laguntza izango du deilari honek nahi duen guztirako. Honelako gazteak zaindu beharrak daude eta. Horregatik ba, pozik gaude honelako deia pozgarriak baitira.

Argazkia Flickr (CC)-tik

Esaiguzu mutil!

Kaixo txarto sentitzen naiz!. Hilabete dela ama hil zitzaidan. Gainera, nire aita ospitalean dago eta ezin naiz egon berarekin. Bi anai nagusi ditut, beraien familiekin, hemendik kanpo bizi direnak. Haiekin joan behar naiz, herritik at. Lagunak utzi behar ditut…Bakarrik egongo naiz…triste sentitzen naiz…nire bizitza kaka bat da…!

Honelako dei bat sartu zitzaigun zerbitzuan orain direla hiru hilabete, gutxi gora behera. Mutikoa jota zegoen, nahastuta eta baita beldurtuta ere. Hamalau urte eskas  gainean eta hain kontu latza bizi izan behar!!

Zer egin honelako dei baten aurrean? Esango dizugu zer egin genuen: adi entzun. Batez ere, entzun, buru eta bihotz. Ez ginen ohikoak diren leloetan jausi. “…pasatuko  zaizu…!, ala…gogorra izan behar zara…!! Ezta okurritu ere; zeren honelako egoera baten aurrean ezineskoa da gogorra izatea, normalena  txarto egotea baita.

Entzun, ulertzen saiatu, sostengua eman, barrua arin zezan prestu egon.

Geldiro, geldiro eta atsekabea baretu ala, lagundu genion egoera horren alde onak miatzen, garai txarretan ere zer onik badago eta. Inguru berriak ezagutuko zituen eta anaiekin kontaktoa berreskuratzeko aukera ere izango zuen, eta baita lobekin ere. Bere lagunez ere mintzatu ginen, eta nola agurtu haiek “gero arte batekin”, harreman horien ez baitziren galduko. Gainera, berriak egingo zituen …

Guretzat ez zen samurra izan, baina are zailago izan zen berarentzato. Hiru ordu laurden luze pasatu zituen mutikoak negarrez, baina negarraren jarioak barrua lasaitu zion zertxobait.  Sabeleko mina baretzen den bezala oka egin ondoren, barrua hustu zitzaion zatio baterako.

Gurekin ez zeukan zertan agurtu beharra, noski, eta hurrengo hizketalditxo baterako lotu ginen. Gustura hartu zuen gure proposamena, jakin bazekien sentitzen zuen tristuta ez zitzaiola uxatuko egun batetik bestera.

Oporretan auzolandegi batetara?

Kaixo neska mutilok!!! Oporrak laster ezta? Eta kristoren grina, imaginatzen dut!!

Gure blogeko jarraitzaile batek, adeitsu utzi digun mail bat konpartitzen dizuet oraingo honetan.  Badakizue, gainera, gure blogean parte hartu dezakezuela zuen idatziak bidaliz. Ez bazarete oroitzen, hemen diotsuet: Bidali zuen idatziak!!! Blogean jarriko ditugu eta.

Hemen  gure jarraitzale gaztearen idatzia. Ea gustokoa duzuen.

 “Oporrak. Zer  pasada!!!. Hondartza, jaiak, festa, eguzkia, mutik katxarroak…Eta aurten, gainera, ez noa oporretan gurasoekin. Hori bai, beraiek herrian egingo duen astean zehar, ni neu auzolandegi batetara noa. Eskerrak, bestela herrira joan behar beraiekin, beti bezala!!.

Nire lagunak flipatuta geratu dira auzolantegi batetara noala esan diedanean. Bai, harrituta, zeren lana eta oporra ez omen dira bikote arrunta. Nolanahi ere, erabat gogotsu nago bertara joateko. Ziur ondo joango zaidana!!

Asturiasko herrixka bateko baserri etxe  bat birgaitzera noa, leku anitzetako neska-mutilekin batera. Beraz, inguru desberdinetako gendea ezagutzeko aukera izango dut, eta ligeren bate edo beste izan daiteke tarteko. Bizipenak izateko abagune ezin hobea, eta baita aldiberean bizitzaz ikasteko ere.

Buruko dugun lanaren xedea, ez da etxea berriztea bakarrik izango. Datorren urtetik aurrera gu baino gaztetxoagoak diren  neska-mutilei ostatu ematea ere izango du helburu, lan horren.  Ederra ideia, benetan.

Zer nahi duzue esatea; hainbeste denbora libre izateak akitu egiten nau. Esango dizuet nola joan zaidan.

Zer deritzozue? Animatzen al zarete auzolanteki batetan apuntatzera?

The Police (Gotzon -16 urte)

Gaur atzo baino, azken egunotan baino, goizeago esnatu zara, 6:14an. Ohetik altza eta eskatzera joan zara. Ez duzu ezer gosaldu. Komuneko espilluen aurrean denpora luzez, geldi. Ezpainetako gorriaz eta zeure mutillak orain dela sei egun erregalatutako begietako “Rimel” karuarekin makillatu zara. Ez du balio; zure arpeian ez dago pozik.

7:36an etxetik irten zara biharrera joateko. 100 bat metrora dagon Walterren floristerian geratu zara, goizero bezala, bertako larrosa zuriei begira; eta goizero bezala ez duzu ezer erosi.

Haietariko bat ezker eskuko atzamarrekin kontuz ikutu dozu. Aurrera jarraitu duzu; pixkat berandu zabiltzaz.

7:58an heldu zara klaseak ematen dituzun “St. George Collegue” unibersitatera. Deskantsuan, 11:17an, ate aurrera irten zara kafe bat hartzeko asmoz. Deskafeinatua, esne tanta batekin. Dei bat hart eta erantzun duzu. Barre egiten eta ahots alaiagoa ipintzen saiatu zara; asko kostaten zaizu; illuntzerako planin bat. 11:44an berriro sartu zara barrura, Turner, fisikako maisuarekin.

19:02an irten zara ate berdinetik, jake eta bufanda gorriarekin. Bihar arte, ez zara barrura bueltatu behar. 19:13an Opel Astra bat geldittu da zure aurrean. Irribarre egiten saiatu zara. Asko kostatu zaizu. Atea zabaldu, barruan jesarri, atea itxi eta aurrerantz joan zarete, bigarren kurban ezkerrera botata. “Elisabeth II St.”ko Odeon zinetokiaren aurrean gelditu da autoa. Bertatik irten zarete zeu eta zeure mutilla. Besoa sorbalda ganetik pasatu dizu eta barrura  joan zarete.

22:11 irten zarete kalera. Hotza sentitzen duzu eta zure mutillak beren jakia ipiñi dizu ganetik. Ez du balio; hotz berdina daukazu. Kotxean sartu zarete. 22:12an zeure etxeko norabidea hartu duzue. 22:27an zure ate aurrean geratu eta biok irten zarete. Sorbaldetan eskuak ipiñi ta aurrez aurre musu emoten saiatu zaizu. Aurpeia eskumara ezkuta duzu. Mosua ezker matraillara heldu zaizu. Gabon esan, kotxean sartu eta joan da. 22:31. Kotxea joan den norabidean begira geratu zara. Ez dago irribarrerik, baina pozik txikiena bai.

Atetik sartu eta eskilaretan gora igo duzu. 22:36an etxeko atetik sartu, giltzak sofara bota dituzu, txaketa eta bufandagaz batera; eskatzera zuzendu dituzu pausoak, gosez. Eta ikusi duzunean irribarre bat irten zaizu, oraingoan ezer kostatu gabe. Nolabait, badakizu ez dena zure mutilla. Bera arruntegia da holakorik egiteko. Larrosa zuria bi eskuakin hartu eta paper zati bat daukala zintzilik ikusi dozu. Irakurri duzu; ezpanetan irakurri dizut. Eta agian izan da aingeru guardakoa atzetik edukitea, bakarrik sentitzea baino hobea delako, akaso nire idazkera ezagutu dozulako; baina 22:41an barre egin dozu, berez.

“…I´ll be watching you…”

Nortzuk gara?

Geroz eta gehiagotan entzuten dut jendea, teknologia berriek (jada ez hain berriak) gure gizartean sortzen duten arazoz hizketan.

Sare Sozialak, Instagram, berehalako mezuen zerbitzu diren Watsapp, Telegram bezalako aplikazioz mintzo naiz. Liluratu egiten nau tresna hauek nola liluratzen gaituzten ikusteak; modu egoki batetan erabiliz gero, hauen alderdi onei etekina atera ahalko genieke, baina, ogi gogorrari, hagin zorrotz.

Aro honetan teknologiak aurrera egiten du etengabe. Helduak gara tresna hauek erabiltzen hasten garenak, eta, gure oinordekoei irakasten diegu ondoren. Gazteek azkar ikasten dute, eta gehiago, horrelako kontuak direnean (nik uste). Arduratua nago ordea, ez ote den garrantzitsuegia hauentzat pantaila eta, “Nortzuk gara?” irakurtzen jarraitu

Adiskidetasuna eta ardura

Agur bero bat blog jarraitzaile guztiei!

Gaurkoan, 116111 zenbakitik heldu zaigun istorio erreal bat elkarbanatuko dugu zuekin.

Bakoitzak bere irakaspena atera dadila, baina azpimarratu nahi dugun lehen gauza, Adiskidetasunaren garrantzia da. Zorte handia daukate arduratzen diren lagun taldea duten horiek!! Hori delako adiskidetasuna; momentu onetan elkarrekin gozatu eta, txarretan, ondoan izan, elkar lagundu, gaizki sentitzen denak ez  badu laguntza beharrik ikusten ere.

Zenbaitetan lagun on batek arazoak izaten ditu eta ez da egoerataz jabetzen. Zeuk Esan-en ez dugu inor larritu nahi, baina badira, ordea, arriskutsuak diren egoera batzuk, bizitza bera ere arriskuan jar ditzaketenak. “Adiskidetasuna eta ardura” irakurtzen jarraitu

Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak

Zer moduz aratusteak?

Ni herririk herri nabil, festarik festa eta loraz lora, lagun artean diogun bezala.

Ez dakit zer gertatzen zaidan azken aldian; benetan gustuko dudan norbait aurkitu dudala pentsatzen dudanean, denbora bat igaro eta hasierako emozio hura desagertzen dela sumatzen dut. Beste pertsona bat ezagutu eta berriz hasten zaizkit kilimak urdailean…eta beste denboraldi bat pertsona berri hau burutik ezin kendurik. Lagunek kapritxoa besterik ez dela esaten didate, baina nik ez dut hala sentitzen.

Koadrilan ere ez daude hitz egiteko moduan, egia esan. Lagun batek bikotez aldatzen du astero, eta, beste bat ezin erabakita dabil hainbaten artean. “Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak” irakurtzen jarraitu

Segurtasun gehienarekin nabigatu

Kaixo berriz ere!

Orain dela denbora bat, zuen parte-hartzea iradoki genizuen eta hona hemen kolaboratzaile batek igorritako mezuaren transkripzioa. Gustuko izango duzuelakoan nago, bere denbora hartu baitu material interesgarridun estekak txertatzen. 

Eskerrik asko lagun!!!

“ Hemen daude nire gurasoak, Internetaren erabilera desegokia dela eta sekulako txapa ematen, datuak hor utziz gero bahitu egin nazaketela edo eztakit zer…Ilargian gaudela uste dute antza, ez dugula interneteko kontuen berri. Bueno, beti dago norbait Instagrameko kontua irekita utzi eta honen amak lagun guztien argazkiak ikusten dituena…eta ez dut inor begiratzen…baina egoera puntualak dira horiek.

Hala ere, lasai nago, informatuak mantentzen gaituztelako aldi oro eta beti ohartarazten gaituzte arriskurik baldin badago; sarean segurtasun handiz nabigatu ahal izateko aholkuak aurkitu ditut eta asko gustatu zaizkit (atxikituta dago), ezkortasuna alde batetara utzi eta ongi zein gaizki dagoenaren arteko desberdinasuna irakasten duelako. Arriskutsua dena antzematen laguntzen dute, itxura normala duena baina, hala ez dena aztertzen irakatsi eta dudak sortzen baldin badira, toki horretatik irteten laguntzen dute.

Zerbait argi utzi nahiko nuke: zenbaitetan gurasoak gehiegi larritzen dira, informazio faltan daudelako, guzti hau berria egiten zaielako eta internet deabrua dela esaten duten horiei kasu egiten dietelako. Ziur nago gurasoekin eseri eta egiten dugunaren berri emango bagenie, lasaiago egongo liratekeela eta beldurrak apalduko lituzkete.

Informazioa eskaintzen duten helbide asko daude; hona hemen horietako batzuk: Pantallas Amigas,  Masticable,  Menores OSI eta askoz gehiago.

Ordenagailuan ibiltzen denbora gehiago uztearena, ordea, ez dakit nola lortuko dugun!!

PASA DEN URTEARI SO EGINEZ

Ohikoa da jendea pasa den urteaz mintzatzen entzutea, asebetetako plan edota egiteko daudenen, eta, datorren urtean datozen proiektu eta itxaropenen inguruan.

navidad-postTxikia nintzenean, entzuna nituen helduak horrelakoez hizketan. Nik ez nuen tutik ulertzen, Gabonak beste adiera bat baitzuten niretzako, ala nola, familiarekin elkartu, opariak jaso eta janari asko eta denetarikoa jan…, batez ere azken hau; ah, eta nola ez, oporrak.

Gogoan daukat Abenduak 25ean lagunekin elkartzen nintzenean, Olentzerok ekarritako opariak elkarri erakusteko. Gogaitu arte jostatu eta besteen opariak aztertzen genituen, beharbada, etorkizun hurbil batetan eta jarrera ona izanik, Olentzerok ekarriko zizkigulakoan.

Aiton-amonak egiten zizkidaten galderak ere gogoratzen ditut:                << ongi portatu al zara urtean zehar? Zer eskatuko duzu hurrengo urterako? >>. Azken galdera hau ez nuen behar bezala ulertu, eskatuko nituen oparien kontuarekin zerikusirik ez baitzuen. Gaur egun, urte batzuen buruan, badakit zein den galdera horren atzeko esanahia: datorren urterako ditudan itxaropen edo planak zeintzuk diren pentsatu (ikasiko dudana, nola antolatuko naizen, eraikiko ditudan proiektuak zeintzuk izango diren…).

Nagusi egiten garen heinean, gauzen esanahiak aldatu egiten direla uste dut, gehienetan, behintzat; baina ez beti, eta eskerrak. Haurtzaroko sentsazioak berreskuratzea zein gaur egun ditugunak eta etorkizunean izango ditugunak onartzea garrantzitsua dela deritzot, barnean daramagun haurrarekin jolasten jarraitzea ederra delako. Zenbaitetan, 7 urtetxo nitueneko Gabonetara bueltatzea gustatuko litzaidake, magikoa iruditzen zitzaidan eta: zuhaitzetako argiak, kantuak, familiako kideak mozorroturik pailazoarenak egiten ikustea… Beraz, Gabon hauetan atzera bueltatuko naiz, mozorrotu egingo naiz, kantuka ibiliko naiz eta zehetasun bakoitzean momentuko magia aurkituko dut; etxeko txikienekin partekatuko ditut egun hauek, ia dena kutsatzen dela esaten baitute, eta magia, horietako bat da.