Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak

Zer moduz aratusteak?

Ni herririk herri nabil, festarik festa eta loraz lora, lagun artean diogun bezala.

Ez dakit zer gertatzen zaidan azken aldian; benetan gustuko dudan norbait aurkitu dudala pentsatzen dudanean, denbora bat igaro eta hasierako emozio hura desagertzen dela sumatzen dut. Beste pertsona bat ezagutu eta berriz hasten zaizkit kilimak urdailean…eta beste denboraldi bat pertsona berri hau burutik ezin kendurik. Lagunek kapritxoa besterik ez dela esaten didate, baina nik ez dut hala sentitzen.

Koadrilan ere ez daude hitz egiteko moduan, egia esan. Lagun batek bikotez aldatzen du astero, eta, beste bat ezin erabakita dabil hainbaten artean. “Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak” irakurtzen jarraitu

Nire lagunik onena urruntzen ari da

amigas - lagunakA zelako aldaketak ematen diren nerabezaroan; gorputza, pentsakerak eta harremanak zurrunbilo geldiezin batetan murgilduak izanten baitira!

Badakigu nerabe askok betiko lagunak mantentzen dutela, baina egon badaude garai honetara heltzerakoan lagunez aldatzen duetenek. Aldaketa hauek normalak dira, nahiz eta egoera horretan murgilduta ari direnek sarri askotan garai txarrak bizitzea tokatzen zaizkien.

Orain dela gutxi deitu zigun honelako egoera batetan buru-belarri sartuta dagoen neskato batek, gure 116111 Adingabeei zuzenduriko Telefono Zerbitzura

Neskatoak 12 urte dauko eta larrituta agertzen zen bere lagunmin baten portaera zela eta, txikitako, betiko lagun baten portaeraz larrituta, alegia. Horrela bada, esan zigun lagun hori beste lagun talde batera hurbildu eta urruntzen ari zaiola, ez baitira geratzen irteteko edo egoteko, beste barik, lehengo legez. Talde berriko whastsappa ere egin omen dute, eta ez dute gure neskatoa kontuan izan.

Ez da batere arraroa neska hau minduta egotea. Deitu zigun zer egin lezakeen galdetuz. Zer aholkatu kasu honetan? Jakin badakigu ez dagoela formula magikorik di-da batean ezinegon hori uxatzeko eta, eraberean, badakigu baita ere aholurik onena ez dela praktikan ipintzen errazena dena. Lagun horrekin berba egitea du irtenbidea. Agian, harremana ez da bueltatuko lehengora, baina efektua egon bada inoiz neskato bi hauen artean, aukera eman behar diete euren buruari krisialdi honi buruz hitzegiteko, aurrez aurre. Horrela sendotzen da nortasuna; hau da: arazoei aurre eginez eta norberak norberen buruari bizkarra eman gabe.

Garai hauetan honelakoak gertatzearen arrazoiak garaiak berak ditu, aldaketak han eta hemen aldaezinezko ezaugarri bihurtzen baitira nerabezaroan. Baina arrazoiak arrazoi, norbait minduta agertzen zaigunean, eta neska hau horrela hurbildu zitzaigun, bere ezinegona entzutea eta bere mina laztantzea da lehena.

URRUTIKO HERRI TXIKI BATETIK NATOR

Orain dela gutxi sahariar neskato baten dei berezia izan genuen. Hiru urterekin heldu omen zen Euskadira, eta gaur egun, hamaseirekin, 4.DBHn matrikulatuta dago. Sendagilea izan nahi omen du.

Bere bizitzako egoera zailez mintzatu zitzaigun. Bere gorputz-azal beltz eta desberdinaren aurkikuntza izan omen zen lehenengo berri mingarria. Mingarria bai, besteekiko desberdintasuna suposatzen zuelako, eta ondoren bakardade ezinbestekoa.

Gutxinaka, bizitzak dakarzkigun gora-beherei eta zergatiei aurre eginez, barneratzen ikasi zuen kontu hura, gurasoen eta irakasleen laguntza hurbilean zuela.

Umetasunaren lurrina bizitzen eta, ezinbestean, aldatzen joan zitzaion urteak aurrera mugi ahala. Horrela bada, 12 urte txikirekin DBHn eman zuen izena ikasketei bide emateko. Beste egoera estropezotsu baten aurrean berriro!!

Hortxe bizi izan zuen beste esperientzia berri bat: betiko lagun eta lagun berrien uztarketa, hain zuzen ere. Nola? Bai, bai…, garai horretan ohi bizitzen dena.

Umetatik ibili izan zara betiko lagunekin. Beraiekin jolastu izan zara, eskolara joan, urtebetetzeak ospatu, etabar kontu konpartitu izan dituzu eurekin. Baina behin DBHn, gauza asko aldatzen dira. Sarritan, leku físikoa bera ere bai. Horrela ez izanda ere, hemendik aurrera ikasleek ez dute izaten ordurarte irakasleengandik jaso izan duten babesik. Bestalde,  exijentzia gehiago izaten dute ikasketetan eta ikasle gehiago biltzen dira, handik eta hemendik etorritakoak.

Hortxe sumatu izan zituen nobedate berriak gure deilariak. Jente berria, ilusio berriak eta aspaldiko lagunen eta berrien arteko uztarketaren nahastura eta poza, aldiberean. Non jaio zinen? Nongoa zara? Zein da zure erlijioa? Eta galdera bakoitzak bere lilura edo ikara zekarkion. Umetako ohiartzunak bapatean hortxe berriro, eta horri lotuta une txarren lurrina, baita ere. Nola egin aurre aspalditik itzalpean gorderik egon diren sentimentu hauei?

Otu zitzaion gure neska ausart honi, bidai bat altolatu behar zutela “nagusitan…” “nire herrira…eta hantxe erakutsi dizuet nire jatorria…”. “Bertan dut familia eta erraza izango zaigu non egon, non jan eta non lo egin…”., eta “neu izango naiz denon gidaria…!!”

Hori bai kontu dotorea; hori bai aberasgarria!! Kanpotik etorri arren, biotzean darama neska honek bere gurasoen herria!! Ez al da bere jatorri aldarrikatzeko modu maitagarri bat?