Norekin fida naiteke? (Ainara, 15 urte)

Lehengo egunean kezkati hurbildu zitzaidan ama, sermoia botatzeko aurpegiarekin edo. Eta baita bota ere!!!. Nire lagun Sonia ikusi omen zuen erretzen eta…

A zelako hitzaldia eman zidan; “…ez ezazu erre, menpekotasun handia sortzen duen droga da, eta baita kaltegarrienetarikoa ere. Ni neu hasi nintzenean ez nekien zertan zebilen, baina zuek nahi duzuen informazio guztia duzue eta…Asko kostatzen da uztea, behin hasitakoan, eta ez dute denak lortzen …” , etabar luzea.

Eraberean, ziurtatu zidan ez zietela ezer aipatuko Sonien gurasoei, baina neskatoarekin bai izan zuela hizketalditxo bat. Horrelakoxea da nire ama; nire lagunari sermoia botatzeko gai da, baina ez da mihiluze bat.

Ulertzen diot. Berak erretzeari uko egin zion haurdun geratu zenean: “txarra da erretzailearentzat, baina baita inguruan daudenentzat ere, eta erabat kaltegarria umekientzat, oztopatu egiten baitu beraien garapen egokia eta baita ondorio latzat sortu ere osasunean -esaten zidan-

Hau da; amak intentzio onak ditu, eta agian horregatik pena handiago eman zidan esan nionean nire lagun Soniari bere amak erosten ziola tabakoa, aitaren bizkarretik.

Egia esan, ez zait batere arraro egiten jendeak hain arrikara handiakin irtetzeak, zeren guraso batzuei karneta kendu beharko liokete edo, bestela, trebakuntza azterketa bat egin.

Nire anaiak esaten dit horrelako gurasoak ikusita, gureak aldareetara igotzeko moduan gaudela, nahiz eta egun guztia matraka ematen pasatzen duten. Asken finean kotsekuenteak dira, eta fida gaitezke beraiengan. Nire amak, aita engainatzen badu, norekin fida naiteke bada?

Ez ditut agurrak batere gogoko (Gontzal, 16 urte)

“Orain dela hilabete eskas egin nuen idatzi batetan, agurrak ez zitzaidala batere gustatzen esaten nuen; eta aipamen hori egin nuen Inglaterrara joan eta familiagandik agurtu behar nintzelako. Ez denbora askorako (hilabetea eskas), baina pena ematen zidan bakarrik joan beharrak beste herrialde batera, beste familia batekin bizitzera, eta hainbat herrialdeetako ezezagun jende mordoarekin egunero bizi, ingelesez mintzatu, etabar; hau da: ikara piskat ematen zidala abentura horrek.

Joan nintzen. egon, eta baita pila bat  ikasi ere. Lagun oso onak egin nituen, eta nire  baitan isilpean zegoen alde bat ezagutu ere. Irekiago sentitzen nintzen eta barne loturak aske. Gaur egun, argi daukat munduan zehar zeharo ibiliko naizela!!

Ingelesa praktikatu nuen, bai,baina praktikarik onena jente desberdina ezagutzea izan zen. Lehenengo hiru egunak zerbait lotuak izan nituen, baina gero oso ondo pasatu nuen; hain ondo!!! Orain faltan botatzen dut guzti hura,eta batez ere lagunak!! Nork ezango zidan?

Ez da egunik haiekin ez naizena gogoratzen…Mark, Susanne, Shu Wo edo Vicky-rein…denekin. Faltan botatzen ditut, eta pena ematen dit zeren seguraski ez dugu sekula gehiago elkar ikusiko.Bidegabekoa iruditzen zait…eta ez litzateke horrela izan behar. Hain hurbil bizi izan ostean, agurtu beharra. Horrela dira kontuak…”

—o—

Kudeatzaileen oharra: Gontzal ezizena da. Administradoreok, guk geuk, aukeratu dugun izena, hain zuzen ere, idatzi egin duen 16 urteko gaztearen identitatea babesteko asmoz.

Krisi ekonomikoaren harira ezagututako istorio bat

Krisia. Pil-pilean dagoen hitza, eta berari lotuta hain ulergaitzak egiten zaizkigun hainbat eta hainbat hitz potolo, hau da: arrisku prima, birkapitalizazioa, sor publikoa etabar. Benetako zailtasunak baditugu nagusiok berba hauek ulertzerakoan, nolako nahasmena pilatuko ez zaizkie gure adingakoei hauelakoak entzuterakoan.

Kontuak kontu, gure gizartea bizitzen ari den egoera erabat latza da, zalantzarik gabe. Gehitzen ari den langabezi geldiezin honek beldurra dakar hainbat familiatara, askok hile bukaerara iristeko ezbaidaukate. Batetik, gurasoek han eta hemen dira lana bilatu nahirik eta bestetik txiki eta gazteak egoera ezengonkor horren lekuko. Adibidez, Unifezen ikerketa baten arabera, 2,2 milloi adingabe omen dira pobrezia egoeran bizi direnak Espanian egoera ekonomiko honen eraginez. Izugarria.

Baina era honetako datuen gibelean istorio pertsonalak daude. Egun batzuk direla, 16 urteko neska batek deitu zigun zerbitzura. Aspalditik lanik gabe duen aita eta 7 urteko ahizpa txikiarekin bizi da bera. Diru sarrerarik gabe, aitak etxetik kanpo orduak ematen ditu nolabaiteko lanen baten bila, eta gure deilaria bitartean txikiaren arduradun bihurtu da. Inguruan ez dauka inor erantzukizun horretan esku bat botatzeko moduan, eta guztiz akiturik dago lagunarteko bizitzarik egiteko aukerarik ez daukalako.

Adi entzun genion, barrua hustu zezan eta baita baloratu ere egiten ari zen lana. Nola ez bada, bere desioak ere aintzat hartu genizkion. Azkenik bion artean aztertu genituen izan litzakeen laguntza iturri batzuk, eta baita kontaktuan jarri ere aisialdiko talde batzuekin, bere ahizpa eraman zezan noizbehinka denbora libreko ekintza egokietara.

Argi gelditzen den bezala, gaztetxoek ere pairatzen dute krisiaren ezbeharrak, eta nahiz eta etxekook etxekoen babeslari nagusiak izan behar garen, nerabeek bai izaten dute beraien espazioaren beharra. Ulertzekoa.

Zegaitik eztabaidatzen naiz hainbeste gurasoekin?

13 eta 18 bitarteko adina baduzu nerabea zarela esango dizute. Ez zara umea, baina heldua ere ez. Bai? Baina helduko zaizu hori ere.

Zure ideia propioak dituzu, eta sarritan zure gurasoek ez zaituzte ulertzen. Desfasatuta daudela uste duzu. Berdin gertatzen zitzaidan nire ere. Uste nuen beti ari zirela belarría jaten, beti egiten ez nuena, edo ikasten nuen apurra gogoratzen eta bla, bla, bla.

Badakizu zer gertatzen den? Harrapatura daude eta ez dakite nola ulertu zure aldaketa, beraiek oraindik ez direlako aldatu. Bazekiten nola tratatu behar zintuzten umetan, baina zure bizia aldatu da…eta ikasi behar dute aldaketa hori ulertzen.

Denbora pixkat behar dute, bai. Ez duzu uste?. Jada, ezin dizute agindu beti lehenago egiten zuten bezala.

Kapaz al zara esku bat botatzeko gurasoei zu ulertzeko?. Argi dut hobeto moldatu ahal zaretela, pazientzia pixkatekin.

Gauean irtetzen bazara, arduratuta egon daitezke. Non ibiliko da, norekin, erretzen hasiko da, litronak edango ditu, kotxez joango omen da…? ,etabar. Mila aholku emango dizute eta zuk…, bale, bale, bai entzun dizut..a zer nolako txapa!!!

Ez badituzu gainditzen azterketak, pentsako dute agian “paso egingo” duzula ikasketekin edo alferrontzi bat bihurtuko zarela. Ondoren presioantu egingo zaituzte eta agian ez zaizu gustatuko esaten dizutedana.

Ixilik ikusten bazaituzte, pentsatuko dute arazoren bat duzula eta ez duzula konfidantzarik beraiekin. Azkenik, galderaren galderaz bidaliko dituzu pikutara eta…dena okertuko da.

Ezagun egiten zaizu hau guztia? Agian bai, ezta? Eta orduan, nola konpondu edo nola sahiestu arazo hauek?

Uste dut argi utzi behar duzula konfidantzagarria zarela. Ahal duzu egin? Nola egin dezakezu, beraz? Hitzegin eta ematen duzun berba betetzen baduzu, errazago izango da.

Hitzegiteak ez du esan nahi  zure bizia kontatu behar diezula. Hitzegitea da, …hori elkarrizketa minimo bat gauzatzea, “rollo” onean.

Ordu bi ikasteko eskatzen badizute, eta zuk uste baduzu batekin nahiko dela, ba onartu bat eta erdi. Edo jairen batetara irtetzerik baduzu eta ordu batean bueltatzeko agintzen badizute, negoziatu ezazu ordu bat eta erdietan etxeratzeko ordua,…eta horrela beti. Negoziatu beharrra duzu!!!

Baina, garrantzitsuena zera da: emandako hitza betetzea, horrela sortzen da konfidantza eta.

Nerabe ohi baten hitza duzu!!!

Zuek duzue boterea!!!

Gogoratzen al zarete hogeita hamar  eta berrogei artean zabiltzatenok nola laguntzen genien VHS edo BETA bideoak gurasoei etxean konfigurantzen? Begirada bat botako bagenu, segurazki gogoratuko ginen baita nola beraiek gauza bera egiten zuten aiton-amonekin telefonearen erabilira erakutsiz ere, ezta?

Garai bakoitzak bere  aurrerapen teknikoek hoberen barneratzen dituen pertsonak izaten ditu. Bizitzea tokatu izan zaigun sasoi honetan, gazteria dugu internet, mobila, tablests eta hainbat berrikuntzaren erabiltza eta ezagutza tekniko hoberena dutena. Horrela da, zalantzarik gabe.

Gaur eguneko nerabeok eroso muguitzen zarete sare sozial, blog eta kontu horietan. Eta kontua da nagusiok gauza horien jakin minean gaudela…, eta orduan, nor hobeto zuok baino, gurí esku bat botatzeko.

Zuek dakizue, eta gu ikasi beharrean gaude. Ez litzateke ideia ona, paperak une batzuetan aldatzea  zuek bihurtu zaitezten gure maisu-maistra, atal honetan behintzat?
Esaiozue zuen gurasoei eta ea animatzen diren!!! Eta zuoi guraso, utzi lasai seme-alabei dakitena partekatzen zuekin etxean, esperientzia dotorea bailitzateke. Aukera polita dela iruditzen zaigu, elkar ulertzean pauso berriak ematen hasteko, Ezta?.
Oharra: Zu, hau ez dugu Zeuk Esanen bakarrik esaten.

Zertarako ote dira anai, ahizpa edo neba-arrebak?

Begira nolako e-maila bidali digun hamabost urteko neska batek!! Ahoa zabalik utzi gaitu benetan. Hori da zintzotasuna, hori!!! Kopiatu egingo dugu eta ea zer deritzozuen

—————————————————
“Batzuetan onetik ateratzen dit nire nebak. Ez dakit nola konpontzen ziren gure gurasoek hainbeste seme-alabarekin. A zelako istiluak izango zituzten!!
Alde batetik, hobe alaba bakarra izan, ezta? (deeeena niretzakoooo!!!). Baina bestetik, pentsatze hutsak gaizki sentiarazten dit, zeren jakin badakit maite dudala.

Hamabost urte luze daramat nire nebatxoaren izaera xelebrea pairatzen, eta naiz eta egoera erabat gogorrak oroitzen ditudan, badaude onak eta zeharo onak izan direnak ere.
Gure gurasoek esaten digute hobe dugula elkarrekin ondo moldatzea, beraiek ez daudenean bata-bestearen laguntza eta konpainia izan baititzakegu.

Nire anaia izan behar bada nire sostengu bakarra…nireak egin du. Baina beno, egia esan behar bada, beste batzuei onartzen ez dizkiegun gauza asko, nebei pasatzen dizkiegu; bai. Hau da: lagun soilak balira, betirako urrunduko ginatekeela beraiengandik.


Asko gustatzen zaizkit ikustea gure gurasoen eta izaba-osaben arteko konplizitate punttu hori, familia bileretan. Duten txantxarako grina eta nola uletzen duten elkar. Gu bi baino ez garenez, agian sekula ez gara helduko elkar ulertze maila horretara. Eta esandakoa gutxi balitz, ohartu naiz guretariko norbaitek laguntza behar badu, gure familia batu egiten dela beharra duen horri esku bat botatzeko.


Hierarkia bat dago etxean, hots: gurasoek dira lehenak, eta gero seme-alabak omen gaude berdintasun maila batetan..Eta ez dakit, baina egunerokotasun horretatik, maitasuna sortzen da agian, eta azkenik gogaigarriena ere maitatzen ikasten duzu”

————————————

Zer deritzozue? Bat al zatozte?

Bai azkarra, hain gaztea izateko!!!

Nire lagun Irenek esan dit nola Domu Santuko zubia hainbat lehengusu-lehengusinarekin pasatu zutela herrixka batean.

Alde batetik ondo ibili omen da aspaldiko familia kideekin kontuak partekatu ahala. Baina honelako batzar erraldoietan, beti daude baita gustuko egiten zaizkizunak eta hain begi onez aurreikusten ez dizunak ere.

Gogoan dut gaztetxoa nintzeneko familia zabaleko hainbat pasarte. Oporraldietan sarritan oaten ginen hemengo eta hango amona-aittita, iloba, osaba, iseba, lehengusina etabarrekin.

Ohitura genuen horrelako egonaldi saltzeroetan sartzeko. Oroitzapen onak ditut, baina noizbehinka liskarrak ere sorteen ziren, eta aurre egin behar nahiz eta gauza askotarako ikuspuntu desberdinak genituen…nola ez ba?

Esaten nengoen harira, Irene gustura ibili omen da nahiz eta dardarra pixkatekin joan zen. Beti dago, esaten zidan berak, larri musukatu edota galdera sorta ederrari “gogoz” erantzun beharra. Nahaste handia sortzen da. Batzuek gehiago laguntzeko prestasuna adierazten duten einean, besteek entzungor azaltzen dira. Beraz, ez da erraza izaten bapateko lasaitasuna topatzea.

Galdetu diot ea inolako eragozpenik izan duen, eta ezez erantzun dit
– “Eta nola konpondu zara hainbeste musu eta agintzaileren tartean?”-jarraitu dut galdezka
“Oso erraz”-esan dit berak. “Begi onetik sartu ez zitzaizkidanei barre egitea erabaki nuen, liskarrak sahiesteko hain eraginkorra den barre suabe hurarekin, hain zuzen ere.

Bakoitzak atera dezala bere konklusioak, baina Irenek garbi zeukan lau ego horiek baikorrak izan behar zirela, eta, era berean, hori lortzeko aho beroei haria moztu behar zaiela.

Kontua da, nire lagun Irenek 13 urte baino ez dituela. Nahiko genuke heldu askok berak plazaratu duen burua eta lasaitasuna adierazi. Zer deritzozue?

ZUEK EZ DUZUE INOLAKO ERRURIK!!!!!

Tú No Tienes la Culpa“Inondiok inora ere, zu ez zara zure gurasoen banaketaren erruduna”

Gure eguneroko laneko lelo ezaguna da goiko esaldia, baina nahiz eta asko erabilia izan ez zaio inola bere garrantzia gutxitu.

Honelako kontuez  116111 zenbakira deitzen diguten gazte askok gurasoen banaketaren errudun sentitzen ohi dira. Gezurra dirudien arren horrela gertatzen da.

Erreakzio normala dela uste dugu, edo ohikoa behintzat gaztetxoetan, batik bat. Zer esan horrela sentitzen diren gaztetxo bati? Ahalik eta argien utzi behar zaie nagusien kontua baino ez dela, eta eurek ez dutela inolako partehartzerik kontu horietan.

Sentsu honetan ez litzateke soberan egongo gurasoek esku bat botako baziguten; hau da: esan diezaietela beraien neska-mutilei erantzunkizun osoa gurasoena dela.

Guk gure partetik gurean jarraituko du, gaztetxoek honelako kasuei buruz galdetzen digutenean.  ZUEK EZ DUZUE INOLAKO ERRURIK!!!!!

Esan ala ez esan?

InterroganteOrain direla hile batzuk atal honetan “Egin ala ez egin…” izeneko post bat idatzi genuen. Hartan  neska mutil askok izaten dituzten zalantzak lehenengo harremanaren inguruan plazaratu genituen.

Gaurkoan beste galdera batekin gatoz, hau da: Esan ala ez esan?

Egoera askotarako du aplikazioa galdera honek. Hemen adibide batzuk:

Esango diet  ala ez haurdun nagoela?
Inoiz deitu digute neska gaztetxoek egoera horretan, kezkaz beterik. Jakin badakigu esatearena trantze latza izan behar duela, baina ezinbestekoa egiten zaigu gurasoenganako bidea har dezatela komendatzea. Azken finean haurdunaldia aurrera joan ahala(horrela aukeraturik) ,igarri egingo zaio, eta bide guzti horretan babesa eta gozotasuna beharko du.

Esango diet ala ez sei “penka” ditudala?
Beste klasikoa bat dugu hau. Gurasoen erreakzioaren beldur izaten dira askotxo emaitza traketzak jaso ondoren. Beraiei dagozkie eskutuan ibiltzea edo aurpegia emanaz  egia esatea. Arinago edo nekezago aita-amak beti enteratzen dira izandakoarekin eta orduan haserrea mardulagoa izan liteke. Erantzunkizuna hartzen ikasi beharra dago, norberaren ibilbidearen jabe izaten ikasteko.

Esango al diot nire bikoteari beste bat gustatzen zaidala?
Amodiozko ditxosozko lalantzak!! Bai gaztetan eta bai heldutan inor ez gara libretan honelako kontuekin. Erabakia beti dago norberaren teilatuan, eta horretarako kontuan hartzekoak emengo hauek:  lagunari egin diezaiokezun mina gezurretan ari baza, eta zuk zuri min emateko duzun arriskua zure egiari bizkarra ematen bazabiltza.

Guzti hauetarako ezin esan erantzun borobilik dagoenik, zeren kasu bakoitzak bere berezitasunak eta ñabardurak ditu. Ongi aztertu beharra dago auziaren mamia erantzuna gauzatzeko behar bezala.

Aipatutako zalantzak nola erantzungo zenuke zuk?

Heriotzaz mintzatuz bai?

Sarritan esan dizuegu bidaltzeko zuen idatziak, gure blogean nahi baldin badituzue agertzea.

Ondorengoa 16 urteko neska batena da. Sinadura barik doa, gurea zerbitzu konfidentziala delako. Heriotzari buruz eta gai horrek ukitzen dizkion sentipenei buruzko hausnarketa sakona egiten du bertan gure idazle gazteak.

Besteak beste, esaten digu gaur egunean nekez hitz egiten dela etxeetan heriotzaz, eta berak uste duela egin beharko litzatekeela bizitzaren zatia delako. Ea gustatzen zaizuen bada!!

“Gaur biraka daukat buruan heriotzaren kontua. Uste dut hainbat gaien inguruan ez gaudela batere prestatuak.

Bizia ezin da ulertu heriotzarik gabe. Honetan ikara sentitzen dut, ezezagutzari, minari, ustekabeari, etabar.

Orain dela gutxi aitona hil zitzaidan. Aitak eta amak deenboran esaten zuten gutxirako zegoela, zahartxoa baitzegoen gure aittita maitea. Mingarria izan zen arren, bagenekian gerta beharrekoa zela eta horrek ere bere balioa du, nahiz eta prestatuak sekula ez garen egoten.

Luzaroan gaiso dihardutenena ere ez da txantxetakoa . Nire inguru hurbilean baditut honelako adibideak baita ere: endekapenezko gaisoak. Denbora joan ahala, osasuna galtzen zoaz heriotza unea gauzatu bitartean.

Nire lagun min batek aita du osasun egoera larri batean murgilduta, eta berak ez digu txintik ere esaten. On egingo lioke barrua husteak, baina ez nahiz ausartzen kontu hura ateraten bere aurrean.

Nire amak esaten dit norbaiten lagutza beharko lukeela eta bere ondoan egotea lagungarria egingo zaiola, baina presionatu barik.

Sortekoa naiz, batetik nire gurasoek ez diotelako honelako gauzetaz mintzatzeari  uko egiten. Nire aitona joan zenean esan ziguten pribilegiatuak ginela hainbat urtetan berarekin bizi izan ginelako eta ondorioz izango genituen oroitzapen gozo pilarekin gure bizia lurrintzeko aukera izando dugulako.

Horrela ikusita ez du hainbeste ikara ematen, ezta?

Zuek norekin hitzegiten duzue gai hauen inguruan?