Zertarako ote dira anai, ahizpa edo neba-arrebak?

Begira nolako e-maila bidali digun hamabost urteko neska batek!! Ahoa zabalik utzi gaitu benetan. Hori da zintzotasuna, hori!!! Kopiatu egingo dugu eta ea zer deritzozuen

—————————————————
“Batzuetan onetik ateratzen dit nire nebak. Ez dakit nola konpontzen ziren gure gurasoek hainbeste seme-alabarekin. A zelako istiluak izango zituzten!!
Alde batetik, hobe alaba bakarra izan, ezta? (deeeena niretzakoooo!!!). Baina bestetik, pentsatze hutsak gaizki sentiarazten dit, zeren jakin badakit maite dudala.

Hamabost urte luze daramat nire nebatxoaren izaera xelebrea pairatzen, eta naiz eta egoera erabat gogorrak oroitzen ditudan, badaude onak eta zeharo onak izan direnak ere.
Gure gurasoek esaten digute hobe dugula elkarrekin ondo moldatzea, beraiek ez daudenean bata-bestearen laguntza eta konpainia izan baititzakegu.

Nire anaia izan behar bada nire sostengu bakarra…nireak egin du. Baina beno, egia esan behar bada, beste batzuei onartzen ez dizkiegun gauza asko, nebei pasatzen dizkiegu; bai. Hau da: lagun soilak balira, betirako urrunduko ginatekeela beraiengandik.


Asko gustatzen zaizkit ikustea gure gurasoen eta izaba-osaben arteko konplizitate punttu hori, familia bileretan. Duten txantxarako grina eta nola uletzen duten elkar. Gu bi baino ez garenez, agian sekula ez gara helduko elkar ulertze maila horretara. Eta esandakoa gutxi balitz, ohartu naiz guretariko norbaitek laguntza behar badu, gure familia batu egiten dela beharra duen horri esku bat botatzeko.


Hierarkia bat dago etxean, hots: gurasoek dira lehenak, eta gero seme-alabak omen gaude berdintasun maila batetan..Eta ez dakit, baina egunerokotasun horretatik, maitasuna sortzen da agian, eta azkenik gogaigarriena ere maitatzen ikasten duzu”

————————————

Zer deritzozue? Bat al zatozte?

Bai azkarra, hain gaztea izateko!!!

Nire lagun Irenek esan dit nola Domu Santuko zubia hainbat lehengusu-lehengusinarekin pasatu zutela herrixka batean.

Alde batetik ondo ibili omen da aspaldiko familia kideekin kontuak partekatu ahala. Baina honelako batzar erraldoietan, beti daude baita gustuko egiten zaizkizunak eta hain begi onez aurreikusten ez dizunak ere.

Gogoan dut gaztetxoa nintzeneko familia zabaleko hainbat pasarte. Oporraldietan sarritan oaten ginen hemengo eta hango amona-aittita, iloba, osaba, iseba, lehengusina etabarrekin.

Ohitura genuen horrelako egonaldi saltzeroetan sartzeko. Oroitzapen onak ditut, baina noizbehinka liskarrak ere sorteen ziren, eta aurre egin behar nahiz eta gauza askotarako ikuspuntu desberdinak genituen…nola ez ba?

Esaten nengoen harira, Irene gustura ibili omen da nahiz eta dardarra pixkatekin joan zen. Beti dago, esaten zidan berak, larri musukatu edota galdera sorta ederrari “gogoz” erantzun beharra. Nahaste handia sortzen da. Batzuek gehiago laguntzeko prestasuna adierazten duten einean, besteek entzungor azaltzen dira. Beraz, ez da erraza izaten bapateko lasaitasuna topatzea.

Galdetu diot ea inolako eragozpenik izan duen, eta ezez erantzun dit
– “Eta nola konpondu zara hainbeste musu eta agintzaileren tartean?”-jarraitu dut galdezka
“Oso erraz”-esan dit berak. “Begi onetik sartu ez zitzaizkidanei barre egitea erabaki nuen, liskarrak sahiesteko hain eraginkorra den barre suabe hurarekin, hain zuzen ere.

Bakoitzak atera dezala bere konklusioak, baina Irenek garbi zeukan lau ego horiek baikorrak izan behar zirela, eta, era berean, hori lortzeko aho beroei haria moztu behar zaiela.

Kontua da, nire lagun Irenek 13 urte baino ez dituela. Nahiko genuke heldu askok berak plazaratu duen burua eta lasaitasuna adierazi. Zer deritzozue?

ZUEK EZ DUZUE INOLAKO ERRURIK!!!!!

Tú No Tienes la Culpa“Inondiok inora ere, zu ez zara zure gurasoen banaketaren erruduna”

Gure eguneroko laneko lelo ezaguna da goiko esaldia, baina nahiz eta asko erabilia izan ez zaio inola bere garrantzia gutxitu.

Honelako kontuez  116111 zenbakira deitzen diguten gazte askok gurasoen banaketaren errudun sentitzen ohi dira. Gezurra dirudien arren horrela gertatzen da.

Erreakzio normala dela uste dugu, edo ohikoa behintzat gaztetxoetan, batik bat. Zer esan horrela sentitzen diren gaztetxo bati? Ahalik eta argien utzi behar zaie nagusien kontua baino ez dela, eta eurek ez dutela inolako partehartzerik kontu horietan.

Sentsu honetan ez litzateke soberan egongo gurasoek esku bat botako baziguten; hau da: esan diezaietela beraien neska-mutilei erantzunkizun osoa gurasoena dela.

Guk gure partetik gurean jarraituko du, gaztetxoek honelako kasuei buruz galdetzen digutenean.  ZUEK EZ DUZUE INOLAKO ERRURIK!!!!!

Maitasunaren ikasgaia

Uda eta festa giroan ibili ostean, eskolara bueltatzeko garaia iritsi da. Urria hastera doala, pentsa dezakegu gazteak gogor  arituko direla eskola lanetan; batzuk behintzat…

Aurrekoan neska baten deia izan genuen 116111 ean. Eskolarekin zerikusia zuen deia, hain zuzen ere,  zeren esaten zigun gogoz zegoela klaseekin hasteko, nahiz eta aurreko kurtsoan gauzak ez zitzaion ondo joan.

Hasieran ez genion ondo ulertu nondik nora zetorkion ikasterako gogo berri hori, baino hizketan ari ginela, argitu zigun nondik nora sortu zitzaion ikasketetarako grina berria: maitasunetik. Ikasi nahi du, maiteminduta dagoelako

Hamabost eguneko udaleku batean, Sevillan, mutil bat ezagutzu zuen, eta dirudienez guztiz txoratuta gelditu omen zen gure neska. Orain Tuenti eta wathsappean bitartez txateatzen dute, elkarrengandik urruti baitaute. Hamabost urte dute bai batak eta bai besteak, eta ez dute ez adinik ez eta dirurik batetik bestera bidaiatzen ibiltzeko. Kontu latza beraz.

Neskatoaren gurasoek alabaren egoera sentimentala ikusirik, esan die kurtsoa ateratzen badu Sevillara joango direla udarako, maitale biak gertu baino gertuago egon daitezen. Hortik doa beraz neskaren bapateko eskolarako motibazioaren arrazoia. Amodioa!!!!

Ez dago batere gaizki –esan genion

Hasieran aipatzen genuen harira, motibazio iturria pertsonala izaten da, eta era askotako akuiluak dira ongietorriak helburu on bat lortze aldera zuzentzen bagaituzte. Dena dela, ezin gorde gure zalantzak gure neskaren motibazioaren inguruan.

  • Ahal izando du gure poxpolinak hileetan zehar konpromisoa mantendu?
  • Eta zoritxarrez mutilarekin duen harremana hozten bada, nolako eragina izango luke gertaera honek bere ibilbide akademikoan?
  • Ez litzateke hobe gure neskaren ikasterako grina barrukoiago balitz? Pasatu egin ote dira gurasoek bidaiaren kontu horrekin?
  • Ez al daude kanpo motibazioarekin bakarrik animatzen neskatoa? Agian ez liokete irakatsi behar, badaudela derrigorrez egin behar diran zeregin batzuk?
  • Ez luke ikasi beharko benetako saria ongi eginiko lanean dagoela?

Beno, denborak esango digu nola joan zaion urtea gure deilariari. Seguraski berarekin jardungo gara urtean zehar, eta hori dela eta nahiko genuke zuen laguntza, ikuspuntua eta hausnarketa kasu honi buruz. Esku bat botatzeko prest? Zain izango gaituzue….

JAIETAN!!!

De Fiesta!!Uda festa garaia da. Euskadiko toki askotan aste nagusiak ospatzen ari dira, jendeak kalean egiten du bizia eta dibersioa eta kolorea bermatua dago egun eta gau askotarako.

Baina zori txarrez, dibertimenduarena ez da horrela beti izaten.
Inoiz gertatzen da bai, batzut nahastu egiten dutela ondo pasatzea mugak pasatzearekin, eta hasieran adibidez gau giro ederra izateko zena, trakestu egiten da.

Zeuk Esan zerbitzutik behin eta berriz esango dizuegu ez dagoela zertan kontrola galdu beharrik “a tope”ibiltzeko, ez dagoela erabat mozkortu beharrik  sena galdu arte. Eta ideia hau jorratuz, hemen doazkizue aholku sinple zein baliogarri batzuk.

Alkohola edan behar baduzu, egizu sabela beterik duzula eta… tragoz trago; ez bapatean dena. Gorputzak hobeto asimilatuko du eraria.

Ez nahastu gradu desberdinetako edariak, ez eta besta droga batzurekin, zeren ondorioak gehitu egiten baitira eta ezusteko bat edo beste izan dezakezu.

Etxetik irten aurretik pentsa eta erabaki ezazu nola bueltatuko zaren . Erabil ezazu garraio publikoa eta norbaitek autoa eramango badu, ez dezala edan edo inolako kakarik sartu. Kasu honetan txandak antola dezakezue beti ez diezaion tokatu bati.

– Txarto sentitzen bazara, aurki ezazu haize frekoa hartzeko toki lasai bat. Edan ura edo zukuak.

– Zure pisuaren arabera, alkohol gehiago edo gutxiago jasan dezakezu. Gutxi pisatzen baduzu alkohol kopuru berak eragin handiago egingo dizu.

– Lagunen bat edo beste pasatu egin bada, ez diezaiozu gonbitoak probokatu, kontrako eztarrira joan diezaioke eta. Tapatu hotzik ez hartzeko. Oso gaizki badago, etzan albora begira eta ez utzi loak hartzen. Behar bada 112-larrialdietara deitu, baina etxera eraman behar badiozue, jakinarazi norbaiti zaindi diezaion (hobe da errieta entzutea, “koma etilikoa” pairatzea baino). Hurrengo egunean gogorarazi zapuztu egin dizutela gaua!!!

Aholku hauetariko batzuk www.kolokon.com web orritik hartu ditugu. Bertan aurki ditzakezue hainbat gauza drogei buruz eta baita sexualitate gaiei loturikoak ere. Begirada bat ondo baitago. Bestalde, gauza hauei buruzko aholkuak nahi baldin badituzue, dei iezaiguzue 116111 telefono zenbakira, edo mesu bat bidali postontzira.

Beste barik, ¡¡¡ONDO IBILI ETA HOBETO PASATU…PASATU GABE!!!

Grooming!!!

Atzo jakin nuen zer den “grooming”.

Zerbait irakurriz ikasi nuen, Internet bitartez adingabekoei egiten zaikien jazarpen erotikoei deitzen zaiola horrela.

Segitu nuen irakurtzen eta esan behar dizuet, sexu jazarpenak, umeen pornografia edukitzea eta hauek engainatzea halamoduz, zigortuta dagoela legediaren eskutik

Sareetan bolo-bolo dabil aholku interesgarri bat, gertaera hauek sahiesteko. Zein?

OHARRAAAAAA!!!!: Ez dezazue adierazi zuen edadea edota jaiotza data NIK baten bitartez. (adibidez: olatz060590). Ez eman inolako arrastorik…(adibidez: ogt987).

Bestalde, pastword edo “kontraseñak” sei digitokoak izan behar dira gutxienez, eta letrak eta zenbakiak nahastatuta idatzi (adibidez: ktkg#122134)

Adi ibili!!!!

Kontrola eta jeloak

Aspaldi entzuten ari gara emakumeen aurkako erasoaldiari buruzko berriak. Nik ez dakit lehen baino kasu gehiago badira edo telebistaren eraginez gehiago direlakoan gauden. Ez dakit, baina sarritan telebistak errealitatea gizendu egiten du, audientzia irabazteko.

Honekin inork ez dezala pentsa tratu txarren arazoa gutxietsiten nagoenik, ezta gitxiagorik ere…!!!. Era askotakoak dira gainera tratu txarrak. Nabarienak fisikoak dirudite, baina psikologikoak ere ondorio latzak dakarte.

Gazteen artean gertatzen den eraso psikologiko klase bati buruz nahi dut zerbait idatzi hemen. Mutil batzut bikotekideaz duten kontrol desogoki eta jeloskortasunaz ari naiz. Kasu batzuetan ematen du zenbat eta jeloskorrago eta kontrol estuago adierazzten duten mutilek are eta maitatuago sentitzen omen direla neskak.

Akats galantean dago horrela pentsatzen duena, zeren maite zaituenak errespetatuko zaitu eta ez dizu libertatea murriztuko, ez baita zure bizkar zaina, zure bikotekidea baizik.

Honelako portaerak susmagarriak dira, eta gutxika hasten dena handi egin daiteke denborearekin.

Ez zaitezte engainatzen utzi horrelako porteerekin, eta ikasi erabakiak hartzen eta gehiegikeriei muga ipintzen

Gazteak eta politika

Jóvenes y PolíticaZer uste dute gaurko gazteek politikari buruz? Badakite nortzuk diren telebistan ikusten duten politikariak? Badaki zer proposatzen diguten alberdi politikoek?

22-ko igandea dela eta egunotan 116111 zenbakian politikari buruzko dei batzuk jasotzen ari gara , baina zoritxarrez gehienak txantxazkoak dira.

Ez dakigu honen zergatia zein den. Sarritan entzun ohi dugu gazteek deskonektatuak daudela polítika kontuetatik, baina eraberean egungo prensan ikus dezakegu gazteek badakitela mobilizatzen beraien eskubideak aldarrikatzeko, hauek urratuak direnean.

Hainbat herritako plazetan ikusten ari gara nolako zalaketak egiten ari zaizkien politikariei. Ez dakigu aldarrikapen hauek zerbaitetan burutuko diren azkenik, baina ezin esan gazteria hau galdua dela eta alferkeri ideologikoan bizi direnik. Ezta?

Barnea hustu bahar duzunean…

Aste honetan dei interesgarriak izan ditugu. Lagunekin kezkatuta dauden neskamutikoak izan dira oraingoan deitu digutenak.Triste edo burumakur dauden lagunei ahuspoa emateko modua topatu nahian, hain zuzen ere.

Dei batean azaltzen ziguten isilean gaizki pasatzen zegoen neska baten historia.

Batzuetan txarto gaudenean ez dugu nahi izaten inori kontatu gure bizipenak. Horrelakoetan lagun on batek pazientzia behar du izan, eta hitz egitera ez bortxatu!!

Dirudienez oporraldi hauetan gazte batzuek apurtu dute beraien isiltasuna eta hasi omen dira urratsa ematen mintzatze bidean.
Une hauetan  galdera anitz egiten dizkiogu gure buruari. Host:

  • Zer egin? Zer esan horrelako egoera batetan?Nola jakin egiten edota esaten diodana ondo dagoela?

Sarri askotan bihotza entzutea dugu onena.

  • “Hemen naukazu” esanez laguntza ematen ari gara.
  • “Ahal badizut lagundu; esaidazu!!”.

Honelako benetazko esaldiak, barru barruan sentituz eta ahotik irtetzen direnean, badute zerbait osasuntsua eta lasaigarria larri dagoen lagunarentzako. Besarkada edota muxu bat, baino besterik ez da behar izaten sarritan.

Aurkitu al zara inoiz honelako egoera batetan?

Adiskidetasunak badauka bere zailtasuna

Neska-mutil askok deitzen digute, koadrilen baitan pairatzen dituzten atsekabeak azaltzeko!

Gaizki-ulertuak, kulebroiak, norbait koadrilarekin lotu ondoren aurkezten ez denean agertzen diren ika-mikak, bakoitzaren berezitasunak gainontzekoen berezitasunekin egokitzearen beharra…

Honek guztiak buruhauste galantak pizten ditu nerabeen buruetan, eta askok ez dakite zer egin.

Ohi den bezala, eurentzako daukagun aholkua hauxe da: HITZ EGIZUE. Lagunak zarete eta hori, nolabait esateko, kategoría aldakorra eta malgua bada ere, gauzei buruz behar bezala berba egiteko ezinbestekoa den konfiantza eman behar lizueke.

Honek ez du esan nahi koadrila osoarekin aldi berean mintzatu behar denik; lagun minarengana jotzea dago.

Gaizki-ulertuak konpondu zein gaizki-ulertu are handiagoak sortzeko, barre edo negar egiteko, hobe da norberak dauzkan zalantzak elkarrizketaren bitartez argitzea, buruan bueltaka edukitzea baino.